Ostiralean izango kontzertua Itsas Etxean. / Hondarribiko Udala

Azken urteetako uztaileko agendan errepikatuz, ostirala, hilaren 19an, Euskal Herriko Gazte Orkestrak kontzertu berezi bat eskainiko du Hondarribian. Itsas Etxea Auditoriumean gozatu ahal izango den emanaldia 20:00etan hasiko da, eta gero hiru euskal hiriburuetara eramango duen bira hasiko du. Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Hondarribian eskainiko ditu kontzertuak EGOk.

Sarrerak 12 eurotan saltzen dira https://tickets.kutxabank.es/ES/ gunean, Arma Plazan eta Itsas Etxean larunbatean kontzertua hasi baina bi ordu aurretik. 18 urtetik beherakoentzat sarrerak 5 eurotan saltzen dira.

Saint Saënsen “Dantza makabroa” eta Tchaikovsky-ren “Bosgarren sinfonia” izango dira auditoriumean entzun eta gozatu ahal izango diren piezak. Inoiz konposatu diren obra sinfonikorik eder, zirraragarri, hunkigarri eta bihotz-erdigarrienetako bat da Tchaikovsky-ren “Bosgarren sinfonia”. Errusiar musikari hark ezin hobeto egituratutako harmonia eta pieza melodikoen multzo zoragarria da, edertasunaren eta aparteko konposizio-formaren eremu orokor batean txertatua.

22 urte badira jada Euskal Herriko Gazte Orkestra sortu zela (1997an). Hona hemen orkestraren jarduna adierazten duten datuak: musika sinfonikoko eta ganbera-musikako 150 kontzertutik gora eskaini ditu, nazioarteko biretan dozena-erdi herrialde bisitatu ditu, 120.000 ikus-entzule baino gehiago izan ditu eta 1.000 gazteren partaidetza izan du 21 urte hauetan zehar.

Orkestraren xedea hau da: gure musikari gazteek errepertorio profesionala izatea, programazio konplexu baten bitartez. Gainerako hautagaiek dituzten aukerekin parekatzeko tresna pedagogikoak eskaini behar dizkiegu gure gazteei, ez baitago merkatu hain gogor eta orokorrean lehiakorrak izateko beste modurik.