Euskaltegian izena emateko azken egunak

Aurtengo ikastaroak urriaren 3an hasi eta ekainaren 23an bukatuko dira

0
392

Aurtengo ikastaroak urriaren 3an hasi eta ekainaren 23an bukatuko dira. Modulazio desberdineko ikastaroak eskainiko dira (egunero 2, 3 edo 4 orduko ikastaroak; astean 2, 3, 4 edo 5 eguneko ikastaroak ordutegi desberdinean, larunbat goizetan B2 eta C1 prestatzeko ikastaroa, merkatari eta gurasoentzako xede bereziko ikastaroak…).

Ordutegi eskaintza zabala dago. Ikastaroen prezioa moduluaren araberakoa da, baina asistentzia eta aprobetxamendu ona duten ikasleek euskara ikasteko udalak ematen dituen bekak eskuratu ahal izango dituzte. Beka honen bitartez, matrikula prezioaren %100a arte jaso dezake ikasleak.

Udalak, gainera, urriaren 3tik abenduaren 23ra ikastaro trinkoak debalde eskaintzen dizkie langabezia egoeran dauden ikasleei, % 50 edo gehiagoko ABEEn (aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientea) dauden ikasleei, edo lanean egonda ere, gehienez %50eko lanaldia dutenei LANNAHI programaren bitartez. Programa hau Euskara Arloak martxan jarri zuen euskara ikasteko ahaleginean ari diren edo aritu daitezkeen irundarrentzako. Ikastaro hauek goizez egunero 4 ordukoak edo arratsaldez egunero 3 ordukoak izaten dira.

IZENEMATE EPEA: irailaren 1etik 19ra

– OHIKO MATRIKULA: Udal Euskaltegian 10:30-13:30/16:30-19:00.

– LANNAHI PROGRAMARAKO IZENEMATEA

Internetez SAC24h zerbitzuaren bitartez (www.irun.org/sac) IRUN TXARTELA edo beste ziurtagiri elektroniko batzuk erabiliz (NA elektronikoa, IZENPE txartela..).
HAZeko autozerbitzu terminalak.
Irungo Udal Euskaltegian 10:30-13:30/16:30-19:00.

IZENA EMAN ONDOREN MAILAKETA PROBA EGITEA BEHARREZKOA DA

Tokia: Irungo Udal Euskaltegia
Data: Irailaren 1etik 19ra
Ordutegia: 10:30-13:30/16:30-19:00