San Pedro kalea. / Hondarribiko Udala

Hondarribiko Udalak 2020ko Euskara arloko dirulaguntzen deialdia kaleratu du. Irailaren 15era arte egongo da zabalik eskatzeko epea, eta BAZen zein www.hondarribia.eus gunearen bidez egin beharko da.

Euskararen erabilera sustatzen duten ekintzei laguntza ekonomikoa emateko laguntzak dira. Euskara Batzordeak izango du haiek aztertzeko ardura. Guztira 27.600 euro banatuko ditu Udalak.

16 urtetik beherakoentzat udako ikastaroak antolatzen dituzten ikastetxeek (9.800 euro), euskara sustatzeko ekintzak antolatu dituzten talde edo elkarteek (7.000 euro),euskalduntze eta alfabetatze ikastaroak egin dituzten 16 urtetik gorako herritarrek, baita euskarazko barnetegi edo ikastaroetara joandako herritarrek (7.000 euro), kanpoko errotulazioa euskaratutako establezimenduek (1.800 euro) eta webgunea euskaratutakoek (2.000 euro) eskatu ahal izango dituzte laguntzak.