Arantxa Berrotaran, Euskara zinegotzia. / Hondarribiko Udala

Hondarribiko Udalak 2018ko Euskara arloko dirulaguntzen deialdia kaleratu du. Euskararen erabilera sustatzen duten ekintzei laguntza ekonomikoa emateko laguntzak dira. Eskabideak BAZen egin behar dira irailaren 15a baino lehen. Euskara batzordeak izango du haiek aztertzeko ardura.

27.600 euro banatuko ditu udalak, guztira. Udako ikastaroak antolatzen dituzten ikastetxeek (9.800 euro) (hilabeteko epea dute hauek eskaera egiteko), euskara sustatzeko ekintzak antolatu dituzten talde edo elkarteek (7.000 euro), euskarazko barnetegi edo ikastaroetara joandako herritarrek (7.000 euro), kanpoko errotulazioa euskaratutako establezimenduek (1.800 euro) eta webgunea euskaratutakoek (2.000 euro) eskatu ahal izango dituzte laguntzak.