Euskararen Erakunde Publikoak 2009tik Paueko eta Bordeaux Montaigne Unibertsitateekin partaidetzan daraman Euskara Gaitasun Egiaztapen dispositiboak Europako Erreferentzia Marko Bateratuko bi maila ditu gaur egun, C1 mailako Euskara Gaitasun Agiria (EGA) eta B1 mailako B1 Euskara Agiria (B1EA).

B1EA agiria, 18 urtetik gorakoei zuzendua, urtero azterketa-deialdi bakarrean antolatzen da, eta EGA agiria, 17 urtetik gorakoei zuzendua, urtero bi azterketa-deialditan.

Berritasuna aurten, B2 mailako euskara agiria (B2EA) eskuratzeko azterketa antolatuko da lehen aldikotz udazken honetan.

Aurtengo udaberriko azterketa-deialdiko datak honakoak dira:

EGA agiriari dagokionez:
Proba idatziak: 2022ko irailaren 24an
Ahozko probak: 2022ko urriaren 15ean

B2 agiriari dagokionez:
Proba idatziak: 2022ko urriaren 1ean
Ahozko probak: 2022ko urriaren 22an

Izen emate epealdia, abuztuaren 22tik irailaren 11ra irekia da Euskararen Erakunde Publikoaren webgunean: www.mintzaira.fr.

Xehetasun gehiagorako, Hendaiako Herriko Etxeko Euskara zerbitzuarekin ere sar zaitezkete harremanetan: euskara@hendaye.com / 06. 8373 64 98.