Euskara arloko ordezkaria den Monica Martinez. / Irungo Udala

Udal euskaltegiak ikastaro trinkoak eskainiko ditu uztailean eta abuztuan eta langabezia egoeran daudenentzat LANNAHI ikastaro trinkoak.

“Goizean euskara ikasi eta arratsaldean udaz gozatu. Horixe da uztailerako eta abuzturako bere ikastaro trinkoen eskaintza erakargarriarekin Udal Euskaltegiak proposatzen duena, euskalduntze maila guztiak eskaintzeaz gain HABEren B1, B2 eta C1 maila azterketa ofizialak prestatzeko ikastaroak eskaintzen baititu”, azaldu du Monica Martinez ordezkariak.

Uztaileko ikastaro trinkoa hil horren 2an hasi eta 30ean bukatuko da eta 9:00etatik 13:15era arteko ordutegia izango du. Abuztukoa, hilaren 2an hasi eta 30en bukatuko da ordutegi berdinarekin. Ikastaro trinko hauen prezioa 69,40 eurokoa da baina asistentzia eta aprobetxamendu ona duten ikasleek euskara ikasteko udalak ematen dituen bekak eskuratu ahal izango dituzte. Beka honen bitartez matrikula prezioaren %100a arte jaso dezake ikasleak.

LANNAHI

Udalak, gainera, ikastaro trinko hauek data eta ordutegi berdinean debalde eskaintzen dizkie langabezia egoeran dauden ikasleei LANNAHI programaren bitartez. Programa hau Euskara Arloak martxan jarri zuen euskara ikasteko ahaleginean ari diren edo aritu daitezkeen irundarrentzako.

Udal euskaltegiko udako ikastaro trinkoetan interesa duten pertsonek, hala nola LANNAHI programan interesa dutenek, ekainaren 3tik 11ra eman dezakete izena.

Dena den, azken hauek izenematea internetez egin beharko dute SAC24h zerbitzuaren bitartez (www.irun.org/sac) Irun Txartela edo beste ziurtagiri elektroniko batzuk erabiliz (NA elektronikoa, IZENPE txartela..). Hala nahi badute, HAZ-SACeko autozerbitzu terminalak erabili ahal izango dituzte honetarako (San Martzial kalea, 2).

Gainerako ikastaro trinkoetan interesa duten pertsonak aipatu egunetan (ekainaren 3tik 11ra) Udal euskaltegira (Urdanibia plaza, 5) hurbildu behar dira bulego ordutegian 10:30-13:30 goizez eta 16:30-19:00 arratsaldez. Batzuk zein besteek mailaketa proba egin behar dute udal euskaltegian ekainaren 3tik 11ra, 10:30-13:30 goizez eta 16:30-19:00 arratsaldez.

Udako euskara ikastaro trinkoak 16 urtetik gorakoentzat

Uztailaren 2tik 30era (egunean 4 ordu), 9:00etatik 13:15era
Abuztuaren 2tik 30era (egunean 4 ordu) 9:00etatik 13:15era

Matrikulatzeko epea: ekainaren 3tik 11ra

– Ohiko matrikula:

Udal euskaltegian bulego ordutegian: 10:30-13:30/16:30-19:00.

– LANNAHI ikastaroetarako matrikula (langabezia egoeran dauden pertsonentzat)

Izenematea internetez SAC24h zerbitzuaren bitartez (www.irun.org/sac) Irun Txartela edo beste ziurtagiri elektroniko batzuk erabiliz (NA elektronikoa, IZENPE txartela…).

Nahi duenak HAZ-SACeko (San Martzial kalea, 2) autozerbitzu terminalak erabili ahalko ditu. Ez baldin badu inolako ziurtagiri elektronikorik 010 / 943 50 51 52 telefonora deitu behar da.

Izena ema ondoren mailaketa proba egitea beharrezkoa izango da.