Irungo Udala. / Martin Tellechea

Irunen asmoa da gizarteko eragile ezberdinetako ordezkariek osatutako lantaldearen eta Udalaren artean antolatzea Euskaraldia. Horretarako, prozesua hastera doa. Irailaren 17an izango da lehen Euskaraldia Batzordea, arratsaldeko 18:00etan, Palmera Montero Guneko 2. aretoan. Bilera irekia izango da, interesa duen hiritar orori zuzendua. Bertan, aurtengo edizioaren aurkezpena egingo da, baita antolatzeko nondik norakoak azaldu ere; gainera, Talde Eragilean parte hartzeko gonbitea luzatuko da.

Bilera irekia bada ere, COVID-19arengatik ezarri beharreko segurtasun neurriak direla eta, bileran parte hartzeko aurrez izena eman beharko da 647 97 58 85 telefono zenbakira deituta edo irun@euskaraldia.eus helbide elektronikora idatzita.