Euskararen Erakunde Publikoak 2023-2024ko “Euskaraz Lan Egin” euskara ikasteko bekaren edizioa abiatzen du. Beka horrek, euskaraz lan egin nahi dutenen euskarazko formakuntza trinkoak diruz laguntzen ditu.

Euskararen Erakunde Publikoak 2023-2024ko “Euskaraz Lan Egin” euskara ikasteko bekaren edizioa abiatzen du. Beka horrek, euskaraz lan egin nahi dutenen euskarazko formakuntza trinkoak diruz laguntzen ditu.

Laugarren urtez segidan, euskara jakitea eskatzen duen proiektu profesionala duten pertsonek beka bat jaso dezakete, Ipar Euskal Herriko, Euskal Autonomia Erkidean edo Nafarroako Foru Aldundian euskaltegietan euskarazko ikastaldi trinkoak egiteko. Proiektu profesionalek, EEPren Proiektu estrategikoarekin izan beharko dute lotura (irakaskuntza, lehen haurtzaroa, aisialdiak eta kirol jarduerak, heziketa artistikoa eta kulturala, irakurketa publikoa, hedabideak eta arlo digitala, etab…).

2023-2024ko “Euskaraz Lan Egin” dispositiboak, proiektu profesional bat aurkeztuko duten hogei bat pertsona formatu nahi ditu

Bekak formakuntza «trinkoak», astean gutienez 30 orenekoak eta zenbait hilabete irauten dutenak baizik ez ditu diruz laguntzen. Formakuntza horiek Ipar Euskal Herrian edo Euskal Autonomia Erkidegoko edo Nafarroako Foru Aldundiko euskaltegi «trinkoetan» egin daitezke.

Izen emate txostenak 2023ko ekainaren 16a aitzin itzuli behar dira, eskatu bezala osaturik. Argibide guziak eta izen-emate txostenak EEPren www.mintzaira.fr webgunean.