Antzerki tailerra azaroaren 8an hasiko da. / Hondarribiko Udala

Udaleko Gazteria Departamentuak 11 eta 14 urte bitarteko neska-mutilentzat antzerki tailerra antolatu du. Datorren azaroaren 8an hasiko da eta maiatzaren 29an amaitu, asteazken arratsaldetan Kultur Etxeko dantza gelan izango da, eta izenemateko epea zabalik dago azaroak 7ra arte Gazteen Zerbitzuan (Javier Ugarte kalean) eta www.hondarribia.eus gunean.

Maria Serrano Gazteria zinegotziak tailerraren helburuak zehaztu ditu: “antzerkiari hurbilketa ahalbidetu nahi diegu gazteei, emozioak adierazteko eta tentsioak askatzeko aukera eman. Hortaz gain, irudimena eta sortzeko gaitasuna garatu nahi da eta gorputzari buruzko kontzientzia hobetu”.

“Irakasle lanetan Mikel Sarriegi hondarribiarra ariko da, eta tailerra euskaraz izango da. Garrantzitsua iruditzen zaigu gazteek taldean lan egitea eta taldean parte-hartzearen esperientzia izatea, eta esperientzia ludiko baten bidez euskara erabili eta trebatzea”, gehitu du Serranok.

Deialdia 2004 eta 2007 urteetan jaio diren gazteei zuzentzen zaio eta izena emateko epea ostiralean itxiko da. Denetara 12 plaza egongo dira, eta asteazkenero izango da 17:30etik 19:30era. Kuota 125 eurokoa izango da. Hondarribian bizi ez direnak aukera izango dute izena emateko. Plazak beteko ez balira, izenematearen dataren arabera sartuko dira.