Antzerki tailerra Saindua gaztelekuan burutuko da. / Hondarribiko Udala

Udaleko Gazteria Departamentuak ekimen berri bat aurkeztu du. 11-14 urte bitarteko neska-mutilentzat antzerki tailerra. Datorren astetik hasi eta ekainak 20ra arte egingo da asteazken arratsaldetan Saindua gaztelekuan eta izenemateko epea zabalik dago ostiralerarte Gazteen Zerbitzuan (Javier Ugarte kalean) eta www.hondarribia.eus gunean.

Arantxa Berrotaran Gazteria zinegotziak tailerraren helburuak zehaztu ditu. “Antzerkiari hurbilketa ahalbidetu nahi diegu gazteei, emozioak adierazteko eta tentsioak askatzeko aukera eman. Hortaz gain, irudimena eta sortzeko gaitasuna garatu nahi da eta gorputzari buruzko kontzientzia hobetu”.

“Irakasle lanetan Mikel Sarriegi hondarribiarra ariko da, eta tailerra euskaraz izango da. Garrantzitsua iruditzen zaigu gazteek taldean lan egitea eta taldean parte-hartzearen esperientzia izatea, eta esperientzia ludiko baten bidez euskara erabili eta trebatzea”, gehitu du Berrotaranek.

Deialdia 2004 eta 2007 urteetan jaio diren gazteei zuzentzen zaio eta izena emateko epea ostiralean itxiko da. Denetara 12 plaza egongo dira eta asteazkenero izango da 17:30etik 19:30era.