Euskarazko antzerkia igandean Itsas Etxean

Ergela antzezlana izango da, Joseba Apaolaza eta Sara Cozar aurpegi ezagunekin, eta Begoña Bilbaok zuzenduta hain zuzen ere

0
1721

Igandean, 20:00etan, euskarazko antzerkia izango dugu Itsas Etxean. Ergela antzezlana, Joseba Apaolaza eta Sara Cozar aurpegi ezagunekin, eta Begoña Bilbaok zuzenduta hain zuzen ere. Sarrerak 6 eurotan salgai daude ohiko tokietan, eta18 urtetik beherakoentzat sarrerak 3 eurotan saltzen dira.

Froga psikologiko batzutara aurkeztu da protagonista, diru pixka bat irabazteko asmoz. Bere arazo ekonomikoak konpontzeko diru erraza irabaztekotan joan da, baina tranpa eta iruzurra aurkituko ditu ordainetan.

Psikologa batek galdera sorta tranpatia egingo dio, gure gizon ergela urduritasunak jota utzi arte. Halabeharrez, bere onenak eman beharko ditu zoritxarreko amaierarik gerta ez dadin.