Jaitzubiako padurak. / Hondarribiko Udala

Aste honetan “Ezagutu zure hiria” ekimenaren denboraldiko laugarren urratsa emango da. Arma Plaza Fundazioak antolatuta, datorren ostegunean eta larunbatean Mikel Etxaniz ariko da “Jaitzubia eta Txingudiko padurak, natura eta historiaren artean” gaiaren inguruan. Etxaniz Txingudiko Paduretako gune babestu naturaleko teknikaria da eta paisaiaren ikerketan zentratzen den naturalista da.

Beste padura asko bezala, Txingudikoa urte askotan hirigintza alde batera uztea izatetik, gune natural babestu izatera igaro da, bailarako ondare bilakatu delarik. Hori hala izanik, asko dira gure inguruan gaiari buruzko ezagupen gutxi dutenak.

Hitzaldi eta bisita gidatuan, mentalitate aldaketa hau zerk eragin duen aztertuko da, paduraren ingurumen balioak aipatuko dira, baita etorkizun hurbilean mantenimendurako izango dituen erronkak aztertuko ere. Ostegunean, 19:00etan, Arma Plazako kultur eta turismo informazio gunean hitzaldia eskainiko du Mikel Etxanizek. Hitzaldia gazteleraz izango da.

Larunbatean 11:00etan hasiko da bisita gidatua. Hitzordua Amuteko futbol zelaian izango da. Bisita euskaraz izango da.

Toki mugatuak daude eta erreserba egitea ezinbestekoa da, 943 64 36 77 telefonoan edo info@armaplaza.eus gunean. Bi ekitaldietara denboraz iristea eskatzen da.