Faktura merkeagoak izateko aukera

Datorren otsailaren 28rarte hendaiarrek energiak erosteko bezero talde batean parte hartzeko aukera dute www.commune-energie.fr webgunean izena emanez

0
1674

Hendaiako Udalak hendaiarrak gonbidatzen ditu energia erosle talde bat osatu dezaten gas eta elektrizitate fakturak merkeagoak egiteko. Ideia sinplea da: bilduz, hendaiarrek negoziazio ahalmen bat izango dute eta hornitzaile ezberdinen arteko lehia piztuko dute; ondorioz, eskaintza interesgarriagoak izan ditzakete.

Izena emateko www.commune-energie.fr webgunean sartu behar dira, azken gas eta elektrizitate fakturekin. Erosketa taldeaz eta haren funtzionamenduaz informazio zehatza topatuko dute bertan.

Otsailalaren 28rarte zabalik da izen-emateko epea. Ondoren, GSTEE-ko partaideek emaitzak aztertuko dituzte eta hornitzaileekin harremanetan sartuko dira talde prezio hobeak lortzeko. Prezio berriak martxoan jakinaraziko dituzte bakarrik operazioan izena eman duten pertsonei. Azkenik, eskaintza berri hauek aztertu ondoren, pertsona hauek libreki erabakiko dute operazioan sartu ala ez.

Informazio bilkurak

Hendaiako Udalak bi biltzar publiko antolatu ditu proiektuari buruz azalpenak emateko eta hendaiarren galderak erantzuteko: urtarrilaren 26an Ondarraitz Club Hourse egoitzan 18:30etan eta urtarrilaren 31an “Denentzat” Social Zentroan 18:30etan.