Miren Echeveste, Euskara eta Berdintasun arloko ordezkaria. / Irungo Udala

Irungo Udalak, Euskara arloaren bidez, Merezi duelako! ¡Por lo que más quieres! proiektua abiarazi zuen 2009an, euskararen familiarteko transmisioa sustatzeko. Bada, ekimen horren esparruan, “Familia Ola” programa sortu zen: 2 urtetik 8 urtera bitartean dituzten haurren familientzako jarduera sorta bat.

Helburua da euskararen erabilera sustatzea ikasgelatik haratago. Euskara eskolatik eta antzeko leku klasiko eta formaletatik kanpo erabiltzea normalizatzen jarraitu nahi dugu, eta beste leku batzuetara zabaldu.

Horretarako, familia euskaldunentzako eta hizkuntza ondo jakin ez baina euskararen erabilera sustatu nahi dutenentzako aisialdiko jarduerak antolatzen dira: sukaldaritzatailerrak, eskulanak, irtenaldiak eta abar antolatu izan dira aurreko ikasturteetan.

Ildo horretatik, Euskara arloak otsailerako programatutako proposamenak iragarri ditu:

TXOTXONGILO TAILERRA Eskulan tailerra, askotariko material eta teknikak erabiliz
Datak: otsailaren 8a eta 10a
Ordutegia: 17:30-19:00

IRTENALDIA TOPIC Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentrora Bisita gidatua, txotxongilo munduko sekretu eta altxor magikoetan murgiltzeko
Data: otsailaren 19a
Ordutegia: goizekoa

YOGA TAILERRA Familiartean gozatzeko yoga saioa
Datak: otsailaren 15a eta 17a
Ordutegia: 17:30-19:00 Udal webgunean eman ahalko da izena, www.irun.org helbidean,urtarrilaren 28ra bitartean edo toki guztiak bete bitartean.