Foru kalea. / Hondarribiko Udala

Foru kaleko errail bat itxi egin beharko da ostiral goizez. Hala eman du aditzera Gonzalo Carrionek, Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak.

“Portutik etorrita eta hondartzarunzko zentzuan, bihar goizeko 8:00etatik 14:00etara, errepidea itxita egongo da bi arketa egokitu egin behar direlako. Hala, nahitaez Minatera Ibilbidetik joan beharko da, gero handik Ramon Iribarren ibilbidera heltzeko”.

“Hondartzatik Portu aldera dagoen errepidea irekita egongo da, arazorik gabe”, amaitu du Carrionek.