Francisco Rivera, Real Unionen azken fitxaketa

Klubak itxitzat ematen du taldea

0
829

Real Union Clubak eta Francisco Rivera Cardoso jokalari cadiztarrak denboraldi honetan Irungo taldean jokatzeko akordioa itxi dute.

19 urteko jokalaria 2018an iritsi zen Real Madrilera, hauek jokalariaren eskubideengatik transferentzi bat ordaindu behar izan zutelarik, eta Real Madrileko gazteen mailan jokatu eta gero, iaz Bigarren B Mailako Las Rozases aritu zen madrildarrek utzita.

Jokalari gaztea, Real Madrilekin bukatu eta gero dator Irunera, eta zelaiko aurreko tokietan bere postu ezberdinetan jokatzeko ahalmena eta moldakortasunarekin taldea osatzera dator.

Fitxaketa honekin 22 tokiak osatuak geratzen dira eta klubak itxitzat ematen du taldea.