Maikel Melero.

Datorren igandean, irailaren 1ean, 19:00etan, ikuskizun ederra gozatu ahal izango dugu harresien inguruetan, Freestyle Motocross jaialdia bost alditan munduko txapeldun izan den Maikel Melerorekin. Greg Rowbottom Ingalaterrako pilotoa ere ariko da, Hondarribiko Jaien programaren barnean dagoen ikuskizun honetan.

Bi pilotoek 22 metroko luzera eta 11 metroko altuera izango duten jauziak egingo dituzte doako ikuskizun honetan. Zezen Plaza eta harresien arteko gunean egingo da.

Ekitaldian zehar, Molto motoen lasterketa bat egingo da, lau urte arteko haurrek parte hartu ahal izango dutelarik. Nork bere motoa ekarri beharko dute, eta gune berean izena eman arratsaldeko 18:00etatik.