Hondarribiko hondartzara uztailaren 20an helduko da kanpaina. / Hondarribiko Udala

Gure gazteek ez dute gomendatzen den adina fruta eta barazkiak kontsumitzen. Hau da, 5 errazio gutxienez elikagai hauetatik, 400gr/eguneko gutxienez, NAOS Estrategiak (Nutrizio, Jarduera Fisikorako Estrategia eta Obesitatearen Prebentzioa) adierazten duen moduan. Eusko Jaurlaritzaren azken osasun inkestare arabera, euskal gazteriak ez du fruta kontsumitzen egunero. Barazkiak ere sartzen baditugu, gauza okertzen da zeren eta gazteen %82ak ez ditu egunero kontsumitzen. Baina, hoberatz jo beharrean, okerrera jo dezake gainera zeren eta E.A.E. Business School-eko “La alimentación saludable en España” ikerketaren arabera, Euskadi da, urtean opil eta gaileta gehien kontsumitzen duen bigarren autonomia erkidegoa. Egoera honen aurrean, enpresa gipuzkoar batzuk, hauen artean Super Amara, On Estrategia, Grupo Delta, Así Sí Comunicación, Comunícamelo eta Arantza Lopez-Ocaña doktoreak kanpaina sozial bat abiarazi dute, frutaren kontsumoa sustatzeko eta sasoikoak noiz diren jakitera emateko. Donostiako, Hondarribiako, Zarautz eta Debako Udaletxeen babesa du. Kirol-kluben babesa ere badu eta hauen kideek banaketa lanetarako boluntario eskaini dira. Horrela, Donostiako hondartzetan Bera Bera Super Amara edo Fortuna Klubeko kideek ikusi ahal izango dira, fruta banaketa egiten itsas hondarrean. Hondarribian, Super Amara Batekoak eta Zarautz eta Deban ere tokiko taldeak ibiliko dira.

20.000 fruta ale gipuzkoar itsasertzeko hondartzetan

Uztailean 20.000 fruta ale inguru banatuko dira kanpainaren barnean, fruta freskoa eta garaikoa, batez ere, nektarinak eta platerinak. Gipuzkoako 6 hondartzetan: Hondarribia, Kontxa, Zurriola eta Ondarreta Donostian, Zarautz eta Deba.

Kanpainaren irudiarekin identifikatuko den karpa bat ipiniko da pasealekuan egunero, 11:00etatik 14:00tara, eta boluntarioek fruta eta liburuxka bat informazioarekin banatuko dituzte, sasoiko frutaren egutegia eta galdetegi bat, modu boluntarioan betetzeko.

Zure pisua frutan

Antolatzaileek inkesta bat prestatu dute, gure lurraldean zer nolako fruta kontsumoa egiten den jakiteko. Nahi duenak galdetegia bete eta hondartza bakoitzean kokatuta dagoen karpan entregatu dezake edo Super Amarako supermerkatuetan (informazio gunean). Nahi izan ezkero, online ere egiteko aukera dago, www.apuestaporlafruta.eus web orrian. Parte hartzen duten guztien artean, eta kanpaina amaitu ostean zozketa egingo da eta irabazleak bere pisua frutan irabaziko du.

Hondartzetara bisitaldien datak
Kanpaina gaur hasiko da, uztailak 13, eta 27a arte iraungo du.
Uztailak 13: Kontxa (Donostia)
Uztailak 19: Ondarreta (Donostia)
Uztailak 20: Hondarribia
Uztailak 23: Zarautz
Uztailak 26: Zurriola (Donostia)
Uztailak 27: Deba

Gure osasunarentzat onuragarria

Egunero fruta kontsumitzea oso onuragarria da gure organismoarentzat. Arantza Lopez-Ocaña doktorearen hitzetan, “frutak, kontutan eduki beharreko ekarpen energetikoa suposatzen du, bertan aurkitzen diren azukre naturaletan aberatsa delako. Gainera,fibra ematen digu idorreriari aurka egiteko, kolesterola eta triglizerido altua neurrian mantentzen ditu. Frutak kontsumitzeak, beste jarraibide osasuntsuekin batera, kantzerra prebenitzen ere laguntzen du, kolonekoa, biriketakoa, sabelekoa etab. Hidratazio egokia edukitzen laguntzen du, ezinbestekoa batez ere udan eta gainera bitaminak, mineralak, antioxidatzaileak ematen dizkigu”.

Banana da Gipuzkoan gehien kontsumitzen den fruta

Super Amarako salmenten arabera, banana da alde handiarekin Gipuzkoan gehien kontsumitzen den fruta. Bigarren lekuan, naranja eta atzetik, baratze-marrubia. Urteko kontsumoen datuak dira. Lopez-Ocaña doktorearen ustetan ez da harritzekoa, banana jateko erraza delako eta normalean, helduek eta haurrek atsegin dute. Laranjari buruz berriz, zukua egin izateak noski abantaia suposatzen du.

Udaran ere, fruta gehien kontsumitzen den garaia izanik, bananak irabazten du. Kasu honetan, meloiak jarraitzen dio, gure probintzian bigarren postuan dago kontsumoan. Udaran gehien kontsumitzen diren fruten rankinean, honako hauek, gehienetik gutxinera, nektarina, sandia, naranja, kiwi, melokotoia, Golden sagarra, paraguaioa eta gerezia.