Arrantzale Auzoan kokatuko da Gabonetako azoka. / Hondarribiko Udala

Bertan dugu Gabonetako azoka. Abenduaren 16tik 23ra, Arrantzale Auzoan bertako merkatari eta artisauek okupatutako egurrezko zortzi etxola izango dira, “hondarribiarrak bertan geratu eta kontsumitu dezaten”, Maria Serrano Merkataritza eta Ekonomia Sustapeneko zinegotziak nabarmendu duen bezala.

“Mezua aurreko urteetakoaren berdina da. Hondarribiarrak Hondarribian geratzea nahi dugu. Badakigu egun garrantzitsuak direla kontsumoaren aldetik, eta jendea ingurunearekin gozatzeko eta erosketak egiteko hemen geratzea nahiko genuke”.

“Kultur eskaintza zabala prestatu dugu, baina horrekin batera, protagonista nagusietako bat Gabonetako azoka izango da. Eskerrak eman nahi dizkiet azokan parte hartuko duten merkatari eta artisauei, helburua guztion artean xedea lortzea baita”, gehitu du Serranok.
Gabonetako merkatuarekin batera, gainera hainbat jarduera egingo dira, familiek, gazteek eta helduek parte hartzeko, adibidez azokaren inguruetan hilaren 18an, igandea, egingo den txokolate lantegia. Ez da beharrezkoa izango aldez aurretik izena ematea (Edukiera bete arte).

Gainera arte eta margoketa eremu batekin gozatzeko aukera izango da, eta hainbat mahai joko izango dira. Gabonetako azoka abenduaren 16an –ostirala– inauguratuko da, arratsaldean, 17:00etatik 20:00etara. Asteburuan, abenduaren 17an eta 18an, irekia izango da 11:00etatik 20:00etara eta abenduaren 19tik 23ra 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

Lantegi eta jardueretan Gabonetako girlandak, platerak edo gailetak egin ahal izango dira, baita elur bolak ere, eta jarduera horiek urtarrilaren 3a arte iraungo dute.