Gabonetako Merkatua antolatuko da asteburuan Santiago kalean jarriko den karpa handi batean. / Hondarribiko Udala

Asteburuan, abenduaren 14 eta 15ean, Gabonetako Merkatua antolatuko da Santiago kalean jarriko den karpa handi batean.

Sarrera doan izango da eta merkatuko ordutegia 11:00tatik 20:00etaraasteburu guztian. 21 merkatarik parte hartuko dute, iazko 14ko kopurua errez gaindituz. Leloa “Hondarribian erostea opari bat da!!!” izango da.

Postuetan erosteaz gain, bertaratutakoek tailerretan parte hartu ahal izango dute. Besteak beste, helduentzako auto-makillaje tailerra, haurrentzako eskulanena, edota Maddi Sormenak egingo duen turbanteak nola janzteko tailerra.

Hortaz gain, larunbata 14, eguerdiko 12:00etan Kale Nagusiko Tatapas tabernako Adur Arrietak showcooking bat eskainiko du, eta arratsaldean magia ikuskina egongo da.

San Pedro kalean bola erraldoi bat

Merkatuarekin batera, hondarribiarrek eta bisitariek bertoko merkatariek egiten dituzten lan ederrak ikusteko aukera egokia izango da.

San Pedro kalean bola erraldoi bat jarriko da Gabonetako apaindurekin haur eta familiek goza dezaten, eta gainera, gaurtik igandera, ondoko kalean Euskal Liburu eta Diska Azoka egongo da.