Santiago kalean karpa handi bat jarriko da, San Pedro kalean bola erraldoi bat eta Arrantzale Auzoan Liburu eta Diska Azoka. / Hondarribiko Udala

Datorren asteburuan, abenduaren 14 eta 15ean, Gabonetako Merkatua antolatuko da Santiago kalean jarriko den karpa handi batean. Ekimena gaur bertan aurkeztu da kale berean, eta han izan dira Maria Serrano, Merkataritza zinegotzia, eta herriko zenbait merkatari.

“Udan egin genuen kaleko merkatuaren emaitza onak ikusita, aurten Gabonetako Merkatua kalera ateratzea egokia iruditu zaigu. Merkatariek esaten digute kalean egonda gehiago ikusten dela eta jende gehiago hurbiltzeko aukera dagoela”, esan du Serrano zinegotziak.

“Sarrera doan izango da eta merkatuko ordutegia 11:00tatik 20:00etaraasteburu guztian. 21 merkatarik parte hartuko dute, iazko 14ko kopurua errez gaindituz. Leloa Hondarribian erostea opari bat da!!! izango da”, gehitu duMaria Serranok.

Postuetan erosteaz gain, bertaratutakoek tailerretan parte hartu ahal izango dute. Besteak beste, helduentzako auto-makillaje tailerra, haurrentzako eskulanena, edota Maddi Sormenak egingo duen turbanteak nola janzteko tailerra.

Hortaz gain, larunbata 14, 12:00etan, Kale Nagusiko Tatapas tabernako Adur Arrietak showcooking bat eskainiko du, eta arratsaldean magia ikuskina egongo da.

San Pedro kalean bola erraldoi bat

“Merkatuarekin batera, hondarribiarrek eta bisitariek bertoko merkatariek egiten dituzten lan ederrak ikusteko aukera egokia dela uste dugu”, gaineratu du Serranok.

“San Pedro kalean bola erraldoi bat jarriko dugu Gabonetako apaindurekin haur eta familiek goza dezaten, eta gainera, abenduaren 12tik 15era, ondoko kalean Euskal Liburu eta Diska Azoka egongo da. Egitarau oparoa dela uste dugu udaletik”.