Hondarribiko merkatarien 21 erakustokik haien produktuak eskaini zituzten larunbatean eta igandean. / Hondarribiko Udala

Pasa den asteburuan Santiago kalean Gabonetako Merkatuaren laugarren ekitaldia egin da. Hondarribiko merkatarien 21 erakustokik haien produktuak eskaini zituzten larunbatean eta igandean 11:00etatik 20:00etara kale berean jarritako karpan.

María Serrano Merkataritza alorreko zinegotziak zera esan du: “jende asko ibili da bertan, bi egunetan oso eguraldi ona izan dugu, eta jende asko ibili da merkatuan. Oso asteburu bizia izan da, merkatarien standak, eskulan tailerrak, sukaldaritza tailerra… izan dira”.

“Merkatariek esan ziguten kalera aterata gehiago ikusten dela eta jende gehiago hurbiltzeko aukera dagoela. Uste dugu hala izan dela eta beraz Udaletik egiten dugun lehenengo balantzea oso positiboa da, merkatuan merkatariek pozik zeudela adierazi ziguten. Izango da balorazio zehatzagoa egiteko denbora, baina lehenengoak oso positiboa izan behar du”.

Serranok eskerrak eman dizkie “Gabonetako Merkatuan eta kanpaina osoan parte hartzen duten merkatariei. Urtetik urtera parte hartzen duten merkatari kopuruak gora egiten du eta ari gara bidea egiten. Horretan gabiltzan guztiok gauza bera nahi dugu, Hondarribiko merkataritza balioan jarri eta ezagutaraztea”.