Poltsak doan dira eta bost astean behin poltsa pakete bat eskuratu ahal izango da. / Txingudiko Zerbitzuak

Txingudiko Zerbitzuakek eskualdeko hiru leku publikotan makina bana jarri du poltsa konpostagarriak eskuratzeko eta edukiontzi marroiaren bidez birziklatzen den gai organikoa haietan botatzeko. Poltsa pakete bat eskuratzeko, herritar bakoitzak gai organikoaren edukiontzia irekitzeko erabiltzen duen txartel bera makinen irakurle magnetikora hurbildu besterik ez da egin behar.

Poltsak doan dira eta bost astean behin poltsa pakete bat eskuratu ahal izango da. Txingudiko Zerbitzuakek etorkizunean epe hori alda dezake, hala behar badu, izandako poltsa kontsumoaren arabera.

Honako leku hauetan jarri dira makina horiek:

– Txingudiko Zerbitzuaken jendeari arreta emateko bulegoan, Kunkal kalean (arreta ordutegia 8:15etik 14:30ra).
– Hondarribiko kiroldegian (ordutegia 7:30etik 22:00ra)
– Irungo HAZen, San Martzial aldapan