Elkartasuna azaldu nahi izan diote Félix Vázquez lankideari. / LAB

LAB sindikatuak prentsa ohar batez adierazi duenez, Irungo CAF lantegiak batzar orokor bat egin du gaur goizean, enpresa batzordeak deitua. Batzarrak lantegiko langile Félix Vázquez izan denari elkartasuna adierazteko balio izan du, baita amiantoaren gaia salatzeko ere.

Félix Vázquez aurre-jubilatzeko bi hilabete falta zituela gaixorik jarri zen CAFen amiantoa erabiltzeagatik. Batzarrean bere egoera eta amiantoarena azaldu dute. Ondoren, lantegiaren kanpoaldean ordu erdiko elkarretaratze bat egin dute.