Gazteen Zerbitzuak hiru ikastaro antolatu ditu

Sendabelarrak eta kosmetika naturala tailerra, irudiak transferitzeko beste bat eta josketarekin loturiko azken bat. Izenemateak irekita daude

0
1738

Gazteen Zerbitzuak hiru ikastaro antolatu datozen asteetarako. Sendabelarrak eta kosmetika naturala tailerra, irudiak transferitzeko beste bat eta josketarekin loturiko azken bat. Hiru tailerrak 18 eta 29 urteko gazteentzat antolatu dira, eta informazio guztia Gazteen Zerbitzuan bertan topa daiteke, Javier Ugarte kalean, 943 64 47 52 telefonoan edota gib@hondarribia.eus gunean. Izenemateak irekita daude.

Sendabelarrak eta kosmetika tailerrari dagokionez, martxoaren 29an, 30ean eta apirilaren 6an izango da Saindua Gaztelekuko ganbaran, 17:45etik 19:45era bitartean. Landareak identifikatzeko irteera egongo da, bilketa eta ondoren kosmetikoa sortzearen prozesuari hasiera emango zaio. 5 euro kostako du.

Irudiak transferitzeko tailerra aldiz, martxoaren 30ean izango da Gazteen Zerbitzuan, 17:00etatik 19:00etara bitartean eta doakoa izango da.

Azkenik, apirilaren 4an eta 6an josketa tailerra antolatu da Gazteen Zerbitzuan. 16:45etik 19:15era egingo da; arropa birzkiklapena, kustomizazioa… arropa zaharrak bertara eraman eta bizitza berri bat ematea da helburua.