Liburua Kultur Etxean aurkeztuko da. / Hondarribiko Udala

Hemen aurkezten den liburua “Miguel de Aranburu” Gipuzkoako Historialarien Elkartearen urte askotako lana da, ia sortu zenetik 2010ean. Saiakera batzuen ondoren, 2007an eztanda egin zuen krisialdiaren ondorioz, azkenean saria jaso genuen. Kutxa Fundazioaren kultura sustatzeko dirulaguntzei esker eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren META programari esker, mota honetako proiektua aurrera eramateko beharrezko berme ekonomikoa lortu genuen.

Gipuzkoar erakundeei zein gipuzkoar prestu askori esker, zeinei bere partehartzea eskertzea nahi izan dugu bere izena argitalpenean sartuz, aurre egin genion Gipuzkoako Historiaren Sintesiaren idazlana, maketazioa, itzulpena eta argitaratzeari (Gipuzkoako Foru Aldundiak bere kargu hartuta), emaitza gaur bertan aurkezten dugun liburua dela. Hurrengo pausua testua euskaratzea, maketatzea, imprimatzea eta argitaratzea (azken hau Aldundiaren ardurapean) da, eta horretan gaude, 2017ko bukaera edota 2018ko hasierarako.

Honako liburua Gipuzkoako Historia sintetizatzen saiatu da, batez ere, azken hogeita hamar urteetan argitaratutako lanen bidez. Saiatu da mugarri bat izaten Gipuzkoako historiografian: atzera begiratuz, orain arte egin den ikerketa lanaz kontziente izateko eta, hortik abiatuta, etorkizunera so eginez, oraindik ilunpean geratu edo ia ezezagunak diren pasarteak sakontzearren.

Lan honek lagungarria izan nahi du espezializatu gabeko publiko batentzat eta probintziako ikasle eta irakasleentzat, mito, legenda, fruiturik gabeko diren manipulazio eta eztabaida politikoengandik urrun. Berrogei urteko ikerketa historiko eta arkeologiko iraunkorraren ondoren, egun gure probintziaren historiari buruzko ezagupen hobeagoa eta handiagoa dugu.

Gipuzkoa historian zeharreko bidegurutzea bezala ulertu behar da, zeinetik gure lurraldea aberastu duten ideiak, gaiak eta pertsonak pasa diren. Gipuzkoa muga lurraldea da, itsastarra zein lurtarra. Ildo honetatik, gaur egun itsasoari bizkarra emanez bizi gara, iraganean, batik bat XI. mendetik aurrera, itsasorantz jo genuen arren.