XLII. Guadalupera Igoeraren irudi bat. / Hondarribiko Udala

Jaietako programaren barnean hainbat ekitaldi burutu ziren larunbatean. Jende asko elkartu zen ekitaldi guztietan eta oso giro ona izan zen denetan.

Goizeko lehen ordutik arratsaldeko azkenera, eguraldia lagun, ekitaldi desberdinak izan ziren Hondarribian, hala nola XLII. Guadalupera Igoera, Nazioarteko Hobi Txiki Txapelketa edo Beteranoen IV. Futbol Lehiaketa.