Go!azen telesailaren denboraldi berria, Irunen

Urriaren 18an denboraldi berriko lehenengo kapituluaren aurrestreinaldia Amaia Kultur Zentroan izango da

0
1260

Irungo Udaleko Euskara arloak, Kultura arloarekin elkarlanean, jakinarazi du Go!azen telesailaren denboraldi berriko lehenengo kapituluaren aurrestreinaldia Irunen izango dela bigarren urtez jarraian. Hain zuzen ere, Amaia Kultur Zentroan izango da, urriaren 18an, 19:00etatik aurrera, eta ikusleak doan sartu ahalko dira, toki guztiak bete arte.

ETB1eko telesail ezagunak kontatzen du, euskaraz, zer-nolako abenturak bizi dituzten 16 urteko gaztetxo batzuek udalekuetan.

“Albiste bikaina da ekitaldi hau gurean antolatzea bigarren urtez jarraian. Go!azen oso telesail ezaguna da gazteen artean, eta ikasgelatik kanpo eta aisialdiko lekuetan euskararen erabilera zabaltzen eta sustatzen laguntzen du. Bada, Euskara arloak hortxe jartzen du arreta hainbat ekimen prestatzen dituenean”.