Agintaldi plana aste honetan zehar banatzen ari da. / Hondarribiko Udala

Aste honetan zehar hirian zehar banatzen ari da gobernu taldeak legealdi honetarako daukan agintaldi plana. Azken aste hauetan hiritarrekin mantendu diren bost bileretan banatu eta azaldu egin da, eta orain, hiri osora banatzen ari da.

Txomin Sagarzazu alkateak dioenez, dokumentu honetan “gobernu taldeak hiriari buruz duen ikuspegiaren ildo estrategikoak biltzen dira. 6 ardatza nagusi, 30 helburu eta 74 proiektu daude bertan, horietatik 28 enblematikoak deitzen ditugunak”.

“Ardatza nagusienak, udalaren garapena, elkartasuna, pertsonak, garapen ekonomiko aktiboa, hiria eta azkenik, zerbitzuen garapen iraunkorra dira. Ardatz horietatik abiatuta helburuak eta proiektuak zehaztu ditugu eta horiekin lanean gabiltza buru-belarri legealdia hasi zenetik. Hori da lau urte hauetarako jarraitu nahi dugun bidea eta hiritarrei hala jakinarazi diegu bileretan eta dokumentu honen bidez”, gehitu du Sagarzazuk.

Etxebizitzetara eta hainbat puntutara eramango da agintaldi plana. Hortaz gain, www.hondarribia.eus gunean, udal sare sozialetan eta prentsan aditzera emango da ere.