“Gu ere bertsotan” programaren 2018ko jaialdia martxan da

Gaur arratsaldean, 18:00etatik aurrera, bigarren saioa izango da Amaia Kultur Zentroan

0
1039

Euskara arloak jakinarazi duenez, dagoeneko martxan da “Gu ere bertsotan” programaren aurtengo gertaldia. Irungo ikastetxeentzat da programa eta 2018an lau saiok osatzen dute: lehenengoa maiatzaren 8an izan zen, eta hurrengoak hilaren 15ean, 22an eta 29an izango dira.

Hiru saio izango dira 15:00etan: maiatzaren 8an Eguzkitza eta El Pilar ikastetxeko ikasleak aritu ziren; maiatzaren 22an Dunboa eta El Pilar ikastetxeetakoak; eta, 29an Elatzeta eta Belaskoeneakoak. Sarrera librea eta doan izango da.

Saio bakar bat izango da 18:00etan: maiatzaren 15ean eta bertan Toki Alai ikastetxeko ikasleak arituko dira. Azken honetara joateko, partehartzaileek bina sarrera izango dituzte familientzat eta gainerakoak hiritarren esku jarriko dira; hau da, sarrerak hartu beharko dira Luis Marianoko turismo bulegoan, maiatzaren 9tik aurrera, dohainik, aforo kontua dela eta.

Belaskoenea, Dunboa, Eguzkitza, Elatzeta, El Pilar eta Toki Alai ikastetxeetako lehen hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleak arituko dira bertsotan eta ikasturte osoan “Gu ere bertsotan” egitasmoaren baitan egindako lana jendearen aurrean aurkeztuko dute, Ander Lizarralde eta Unai Ormaetxea bertsolarien gidaritzapean.