Erakusketa Arma Plazan dago ikusgai. / Arma Plaza Fundazioa

Arma Plaza Fundazioaren eskutik, “Denboraren makina Guadalupeko Gotorlekuan. Juan Rocaren argazki bilduma” erakusketa zabalik dago datorren otsailaren 24a bitarte.

Arrma Plaza eraikineko bigarren solairuan kokatzen da eta ordutegia astelehenetik larunbatera 10:00etatik 18:00tara izango da, eta igandeetan aldiz, 10:00etatik 14:00etara.

Juan Roca-ren Guadalupeko gotorlekuaren argitaratu gabeko argazki lanak ikusi ahal izango dira. Roca ingeniari militarraren 38 argazki dira, inongo komentariorik gabe doazenak. Argazki bakoitzak izen soil bat darama gaineko aldean.

Lana noiz egin zen ezin da zehazki jakin, baina bai 1903. urtea baina lehenagokoa dela, urte hortan hil baitzen Roca. Horietako batzuetan, gotorlekua eraikitzeko ipini ziren kanpalekuak ageri dira.