Guztira 200 bat gurasok hartu dute parte. / Elatzeta ikastetxea

Elatzeta ikastetxeko 200 bat gurasok euskara erabilera ohituren inguruko dinamika burutu dute azken bi asteetan.

Ekimenaren helburuak gurasoek euskararen erabileraren inguruko kontzientzia hartzea eta euren seme/alabentzako eredu izatearen beharra ikustea izan dira.

Bi txandetan zehar, aipatutako gurasoek beste gurasoekiko eta eskola inguruan euskara erabiltzeko konpromisoa hartu eta bete dute, bakoitzak bere gaitasunen arabera. Ondorioz, hiru konpromiso maila egon dira:

Txantxangorriak: euskaraz ondo dakiten gurasoek, elkarrizketa guztiak euskaraz hasi dituzte eta euskaraz ulertzen zutenekin hala jarraitu dute

Oiloak: euskaraz egiteko mugak dauzkaten gurasoek, elkarrizketa guztiak euskaraz hasi dituzte eta hala jarraitu euskaraz erantzuten zietenekin

Pinguinoak: euskaraz ez dakiten gurasoek, gutxienez agurrak eta eguneroko hainbat esamolde euskaraz erabiltzeko konpromisoa hartu eta bete dute

Ekimena arrakastatsua izan da, batez ere, euren seme/alabentzat eredu egokiak izan direlako eta hainbat hizkuntza ohituren inguruan hausnartzeko ere balio izan duelako.