Harrera egin diote Teresa Errandoneari Irungo Udalean

Maila absolutuko aire libreko 100 metroko hesi lasterketako Espainiako txapelketa irabazi du Alacanten

0
847

Teresa Errandoneari harrera egin dio Irungo Udalak, maila absolutuko aire libreko 100 metroko hesi lasterketako Espainiako txapelketa irabazi berri baitu La Nucian (Alacanten).

Horrela, bere hiriak beste aitormen bat egin dio Bidasoa Atletiko Taldeko irundar atletari. Izan ere, 2012an eta 2017an, urtero irundar kirolariei ematen zaizkien sarien artean, emakumezko kirolaririk onenarentzako saria lortu zuen Teresa Errandoneak.