Azken Portu kiroldegia. / Irungo Udala

Kirol Arloak jakinarazi duenez, astearte honetan hasi da familiei kirol zerbitzuak erabiltzeko eta, zehazki, kiroldegiak erabiltzeko dirulaguntzak emateko deialdiaren barruko eskaerak aurkezteko epea. Horrela, azaroaren 17etik 26ra bitartean eskatu ahalko dira dirulaguntzak, bi egun horiek barne.

Laguntzen zenbatekoak abonamendu kuotaren %75eko edo %25eko dirulaguntzak izaten dira, eta, besteak beste, familia unitateko kideen eta urteko gehieneko errentaren arabera ematen dira. Udalaren web orrian ikus daiteke zer laguntzen den diruz eta zer betekizun bete eta zer inprimaki aurkeztu behar diren, www.irun.org helbidean, “Azken egunak honetarako…” atalean.

Irun Txartela

Irun Txartela erabiliz eskatu behar dira laguntzak, www.irun.org/sac egoitza elektronikoaren bidez, eta, horri esker, Interneteko konexioa duen edozein gailutatik (sakelakotik, tabletatik eta abarretatik) egin daiteke izapidea.

Zalantzarik izanez gero, 010 / 943 50 51 52 zenbakietara deitu daiteke, eta Irun Txartela ez dutenek www.irun.org webgunearen bidez eska dezakete. Doakoa da, eta egun gutxiren buruan Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan jasotzen da.