Denetara 10.000 euroko dirulaguntza da. / Hondarribiko Udala

Haur hezkuntzako lehen zikloan ematen duten ikastetxeei zuzenduta, 2017-2018 ikasturteko dirulaguntza deialdia egin du udaleko Hezkuntza sailak.

Helburua haur hezkuntzako lehen ziklorako udal laguntzak arautzea da, familien ekarpenak urritzearren.

Denetara 10.000 euroko dirulaguntza da, eta eskaerak Biztanleen Arreta Zerbitzuan (BAZ) egin behar dira datorren apirilak 9 aurretik.