Palmera Montero Gunea. / Irungo Udala

Irungo Udaleko Hezkuntza eta Gazteria arloak ludoteken bidez bultzatzen duen “Familia ta Lagun!” programa berriaren barruan, haurrentzako jolas-saio bat egingo da apirilaren 21ean, larunbatean. Jarduerak Bentasko pilotalekuan egingo dira, 16:30etik 18:30era. 4-11 urte bitartekoentzat dago prentsatuta proposamena eta “zapi eroa”, “Harri horri pum” eta “Tragabola erraldoia” bezalako jolasetan arituko dira.

Interesa duten familia guztiek izena eman ahal dute Bentasko (Araba kalea, 46) eta Palmera Monteroko (Loidi Bizkarrondo kalea, 12) haurtxokoetan, astelehen, asteazken eta ostiral arratsaldean (16:30etik 19:30era Bentasen, eta 17:00etatik 20:00etara Palmera Monteron); Lapitzeko haurtxokoan ere eman ahal dute izena (Deskarga kalea, 17) astearte eta ostiraletan, 17:00etatik 20:00etara. Toki-kopurua mugatua da.