2020ko martxoan ospatuko da 11. aldiz Hendaia Euskaraz. / Hendaiako Udala

2020rako euskarazko jarduerak proposatu nahi dituzten Hendaiako elkarteek proposamen-fitxa eta proiektu-deialdia kontsulta ditzakete dagoeneko.

Hendaia Euskaraz-en 11. aldia 2020ko martxoan ospatuko da, baina aurten ere, elkarteek gure herrian urtean zehar antolatzen diren gaikako asteetarako euskarazko jarduerak ere proposatzen ahal dituztela, hala nola: Aste Urdina, edo Ahalmen Urritasunaren, Garapen Iraunkorraren, Dastamenaren, Familiaren… asteetarako.

Euskara Batzordearen helburua euskarazko programazioa urte osoan proposatzea ahal izatea eta Euskara Hendaiako bizitzaren arlo guztietan txertatzea da. Elkarteek proposamen-fitxa deskargatu, fitxa bete eta Euskara zerbitzura 2019ko urriaren 18a baino lehen itzuli behar dute.

Xehetasun gehiagorako Euskara zerbitzura dei dezakete, +33 (0)5 59 48 23 23 edo +33 (0)6 83 73 64 98 telefonoetara, edo euskara@hendaye.com helbidera idatzi.