Hendaia Euskaraz 2021, murriztua baina aurrera eramateko borondatearekin

2010etik martxoa euskararen hilabetea da Hendaian

0
90

2010etik martxoa euskararen hilabetea da Hendaian. Urte guzti hauetan, hainbat gai landu dira. Urte berezi honetan, Euskara Batzordeari garrantzitsua iruditu zaio Hendaiako egutegian sartzen den hitzordu hau atxikitzea, osasun egoerak proposa daitezkeen jarduerak asko murrizten baditu ere.

Euskararen egoera ahulaz oharturik, Hendaiako herriak bere transmisioa eta erabilpena eguneroko bizitzan sustatzen ditu. Badu urte batzuk jada udaletxeak hizkuntza politika ausarta batean murgildu dela, gure hizkuntza txerta daitekeen gune guztiak kontuan hartuz, hala nola udal administrazioa, hezkuntza, kultura, eta abar… Aurten ere, euskara herriko ekitaldi nagusietan sarrarazteko zeharkako politika boluntaristak jarraituko du.

Udaletxearen nahia martxoan iragan daitezkeen jarduera guztiak mantentzea da. Aurreikusiak ziren beste jarduerei dagokienez, urtean zehar birprogramatuko dira, euskarak bere toki osoa izan dezan eguneroko bizitzan.