Hendaiak sei kantari ekarriko ditu Variétés zine-antzokira

Emakumeen Eskubideen Nazioarteko Egunaren harira, Hendaiako Kultura eta Euskara zerbitzuak eta Emazteen aurkako Indarkerien Kontrako eta Emazte eta Gizonen arteko Berdintasunaren aldeko udal taldea elkartu dira emakume euskaldunek osaturiko programa proposatzeko

0
1302

Martxoaren 8an, 20:30etan, ez galdu Hendaia Euskaraz euskararen hilabetearen harira antolatu den “Emazteak Kantuz” kantaldia, Hendaiako Variétés zine-antzokian.

Emakumeen Eskubideen Nazioarteko Egunaren harira, Hendaiako Kultura eta Euskara zerbitzuak eta Emazteen aurkako Indarkerien Kontrako eta Emazte eta Gizonen arteko Berdintasunaren aldeko udal taldea elkartu dira emazte euskaldunek osoki osaturiko programa proposatzeko. Horrela, talentu handiko 6 kantari (Oihana Lekuona, Maddi Oihenart, Pauline & Juliette, Maddi Zubeldia et Maialen Errotabehere) ariko dira Variétés antzokiko agertokian, haien errepertorioko kantu batzuk eskaintzeko, eta Maddalen Arzallus bertsolariak emazteak eta euskara aipatuko ditu, bi ekitaldien arteko lotura eginez eta ikuskizunaren haria lotuz.

Txartelak emanaldia baino aste bat lehenago jarriko dira salgai Mendi Zolan kulturgunean eta Variétés antzokian bertan, kantaldiaren egunean (45 minutu lehenago irekiko da), 8 eurotan (5 euro 14 urte arteko haurrak, langabetuak, RSA eta minimo sozialak kobratzen dituztenentzat).

Hendaia Euskaraz iniziatibaren programa osoa www.hendaia.eus web gunean kontsulta daiteke.