Hendaiako Kantu Txapelketa

Euskararen bitartez lotura humanitario bat sortu nahi da, kontzertuaren diru-sartze guztiak Hendaiako Itsas Ospitaleko lagunak eta senideak biltzen dituen Les Deux Jumeaux elkarteari emanez

0
1175

2019ko abenduaren 8an (igandea), 16:30ean, Hendaiako Herriko Etxeko Euskara zerbitzuak eta Haur eta Gazte Animazio zerbitzuko eskolaldi inguruko animatzaileek 8. Eskolarteko Euskal Kantu Txapelketaren kontzertua antolatu dute, Daniel Ugarte pilotalekuan. Bi urtetan behin antolatzen da, eta lehen mailako ikastetxe guztietako haurrei irekia dago (CPtik CM2ra).

Proiektu honen bidez, haurrek euskal kantu herrikoien ikasteko aukera dute, eta gisa horretan euskara eta kultur ondarearen transmisioa era ludiko batez sustatzen da. Bestalde, euskararen bitartez lotura humanitario bat sortu nahi da, kontzertuaren diru-sartze guztiak Hendaiako Itsas Ospitaleko lagunak eta senideak biltzen dituen Les Deux Jumeaux elkarteari emanez.

Hendaiako 1. mailako eskola ia guztietako 180 bat izango dira, Beltzeniako agertokian kantatzeko. Irabazleek euskal musika tresna tradizionalak ezagutzeko eta jotzeko parada izango dute, Donostiako San Telmo museora egingo duten ateraldiaren harira. Beste batzuek Bixintxoko festetako musika taldeen kontzertuan kantatuko dute, 2020ko urtarrilaren 19an. Azkenik, txalaparta tailerra antolatuko da talde batentzat, eta Les Deux Jumeaux elkarteak ere sari berezia eskainiko dio hautatuko duen taldeari. Aurten ere haurrek beren kantuak marrazkien bidez irudikatu dituzte. Marrazkiak Beltzeniako sartzean erakutsiko dira kontzertuaren egunean.