Hendaiako kirolariak udaletxean

Hendaiako udalak 2015/2016eko sasoi honetan nabarmendu diren herriko kirolari gazteei omenaldi bat eskaini die. Hendaiako txapeldunen aldeko omenaldia 8. aldiz “Euskal Bestaren” irekitzearen ospakizunaren harira gertatu da.

Kotte Ecenarro Hendaiako alkateak, Jean-Michel Arruabarrena Gazteria eta Kirol alkateordeak, udal taldeak inguraturik, txapeldun guztiak eskertu dituzte, festetako zapia eman, baita Hendaiako udaletxearen trofeoa ere.

“Hendaiako Txapeldunak” ospakizun hori parada egokia izan da kirolari eta kirol elkarteak zoriontzeko, bakoitzak bere kirolean, departamenduko, eskualdeko, Frantziako edo nazioarteko txapelketetan lortu dituzten emaitzengatik eta Hendaiako koloreak, bide batez, goratzeagatik.