Kirolariak eta alkatea udaletxean. / Hendaiako Udala

Hendaiako Udalak 2016/2017eko sasoi honetan nabarmendu diren herriko kirolari gazteei omenaldi bat eskaini die. Hendaiako txapeldunen aldeko omenaldia 10. aldiz Euskal Bestaren irekitzearen ospakizunarekin batera burutu da.

Hendaiako alkatea den Kotte Ecenarrok eta Gazteria eta Kirol delegatua den Jean-Michel Arruabarrenak, txapeldun guztiak eskertu dituzte.

“Hendaiako Txapeldunak” ospakizun hori parada egokia izan da kirolariak eta kirol elkarteak zoriontzeko, bakoitzak bere kirolean, departamenduko, eskualdeko, Frantziako edo nazioarteko txapelketetan lortu dituzten emaitzengatik eta Hendaiako koloreak, bide batez, goratzeagatik.