Hendaiako Udala.

Azaroaren 18an ospatutako osoko bilkuran, Hendaiako Udaletxeko hautetsi guztiek, aho batez, tokiko eta hiri barneko merkataritza sostengatzeko mozio bat bozkatu zuten; ekintza hori Pirinio Atlantikoetako elkargoen lehendakarien eta auzapezen elkarteak darama.

“click & collect” ekintzaren kartela.

“Urrats hori Hendaiako Udalak pasa den ekainean herriko lokalen alokatzaileentzat eta jabari publikoa erabiltzeko baimendunentzat eman zuen diru-laguntzen osagarri da”, zehaztu zuen Frédéric Tranche jabari publikoaren eta merkataritzaren kudeaketaren ardura duen auzapezordeak.

Tokiko ekonomia laguntzeko bi ekimen horiek Hendaia Merkataritzak, Hendaiako Udalekko sostenguarekin, pasa den azaroaren 9az geroztik daraman “click & collect” eragiketaren osagarri dira.