Hendaian ere Euskaraldia martxan da. / Hendaiako Udala

2020ko Euskaraldia baldintza berezietan ospatuko da Hendaian, konfinamendua gainean delarik. Hendaiako Udalak aurreikusiak zituen ekintza guztiak ezeztatu behar izan dira. Halere, bi hitzordu garrantzitsu izango dira:

– Azaroak 20, ostirala, 19:00-20:00, Antxeta Irratian eta Mintzaian elkartearen facebook live bidez: Irekitze-ekitaldia, Borderline Fabrikak prestatu, landu eta aurkeztua («Inertzia aleak»). Bertan Hendaiako zenbait Arigune aurkeztuko dituzte, saio bizi eta parte-hartzaile batean
– Azaroak 28, larunbata, 9:00etan, Antxeta Irratian eta Mintzaian elkartearen facebooken, Miren Artetxeren mintzaldia. Gaia: «Gazteen identitate eraikuntza eta ahalduntze pistak»

Euskaraldia lehenik eta behin herritarren parte hartzean oinarritzen da. Parte hartzaileek hautatzen dute bi “rol”-en artean, txapa bat soinean eramanez: ahobizi eta belarriprest rolak. Parte hartzaile hauek denak boluntarioak dira, 16 urte baino gehiago dituzte, eta ariketak iraunen duen denbora osoan beren rolari doazkion engaiamenduak hartu dituzte. Hala nola:

Parte hartzaileak:

– Akelarre Euskal Kultur Elkartea
– Allianz Eneka Aizpitarte
– Antxeta Irratia
– Baleak
– Batimo Laguillon higiezinen agentzia
– Biotxingudi
– Borderline Fabrika
– CPIE Euskal Itsasbazterra
– Dongoxenia haurtzaindegia
– Enbata gaztetxea
– Entzun abesbatza
– Eskuz okindegia
– Gure Ikastola Hendaia
– Harrixabaleta elkartea
– Hendaia Bilt
– Hendaiako AEK
– Hendaiako Herriko Etxea: Harrera, mediateka, zinema, gazte informazio bulegoa eta ludoteka
– Hendaiako turismo bulegoa
– HendaiaKoop
– Herri Kantu Hendaia
– IEKS Karate Do
– Iparrizarra
– Jaizkibel ostatua
– Kantu taldea
– Kattalin Gorri okindegia
– Laguillon higiezinen agentzia
– Lagundu elkartea
– Lanetik Egina
– Loia immobilier
– Lo Vi kafetegia
– Luro espartinak eta oinetakoak
– Mintzaian elkartea
– Recycl’Arte
– San Bixente eskola
– Scm Arrillaga Fernandez
– Sokoa
– Sokoako komite sozial eta ekonomikoa
– Txiki Txoko haurtzaindegia