Eguraldi txarra iragarrita dago eta Portuko Elizan ospatuko da Herri Kanta Jaialdia. / Hondarribia Udala

Iragarrita dagoen eguraldi txarra dela eta, igande honetarako aurreikusita dagoen Herri Kanta Jaialdia Portuko Elizan ospatuko da eguerdiko 12:00etan.

“Abesbatzetako zuzendariek hala eskatu digute, eta Udaletik aurrera egin da denon adostasunarekin. Itsas Etxea Auditoriumeko komunak eta aldagelak irekita mantenduko ditugu goiz osoa zehar behar dituenak erabiliak izan daitezen”, dio Kalixa Silanes, Kultura zinegotziak.

Partehartzaileak, hurrenez hurren, honakoak izango dira: Goxoki (Alberto Lasa), Surbesta (Ander Ribes), Kardiñeruak (Aritz Enparan), Olagarro (Xabier Agirre), Zumardikoak (Iñigo Salaberria), Amute-Kosta (Bibi Garcia), Billabak (Aritz Enparan), Klink Korua (Aritz Gonzalez), Kasino Zaharra (Juncal Gaskon) eta Xarmanta (Pili Anuncibay).

Ondoren, Creacity proiektuaren baitan, Iruñeako Kortxeen lantegia abesbatzak Oroipeneko portuan eta Sorgin dantza abestiak kantatuko ditu. Bukaeran abesbatza guztiek batera ‘Agur Jaunak’ abestuko dute denak batera.