Mónica Martínez, Bide Publikoko eta Herritarren Partaidetzako zinegotzia. / Irungo Udala

Irungo Udaleko Bide Publikoko Arloak jakinarazi duenez, hasia da bideko zuloak konpontzeko 2021eko kanpaina, herritarren kexa edo iradokizunei erantzunez lan puntualak egiteko bloke berri bat.

Bide Publikoko eta Herritarren Partaidetzako ordezkari Mónica Martínezek azaldu duenez, “herritarrek Herritarrentzako Arreta Bulegoko kanaletatik helarazten dituzten abisuei erantzuten diete horrelako kanpainek. Ez dira oso deigarriak, lan txikiak baitira, baina oinarrizkoak eta garrantzitsuak dira, mugikortasun edo ibilerraztasun arazoak dituzten herritarren eguneroko arazoak konpontzen baitituzte askok”.

Hogei lekutan baino gehiagotan

Arloak nabarmendu duenez, horrelako lanak bide publikoa egoera onean mantentzeko lan ildoetako bat dira, eta beste kanpaina batzuk osatzen dituzte, hala nola asfaltatze kanpainak eta oztopo arkitektonikoak kentzeko kanpainak, baita mantentze zerbitzuak behar den tokian egiten dituen errepaso lanak ere.

Oraingoan, 100.000 euroko aurrekontua du Arloak urteko kanpaina osorako, eta, hilabete honetan martxan jarri duen blokerako, hogei leku baino gehiago aukeratu ditu, Irungo hainbat auzotakoak. Hona hemen kale zerrenda: Urdanibia Berri-Puiana biribilgunea, Errotaundi 9, Lepanto/Donostia, Puiana/Lizarra biribilgunea, Gabiria 36, Ospitalea kalea 11, Bera 18, Santa Elena 19, Larrazuri baserria, Pinudi 15, Argentinar Errepublika 4, Miguel de Ambulodi 14, Olagizon kalea, Burniola kalea, Molino errepidea, Uztapide Bertsolaria 13, Lekuona Misiolaria 30, Osinbiribileko txakurrentzako parkea, Zuberoa 7, Meaka 81, Tadeo Murgia 8, Harmugarrieta 1-9, Serapio Mujika 15, Fernando Erregea, Golfeko sarrera, Arturo Campión 20 eta Puiana/Ospitalea.

Transportes y Excavaciones Orsa enpresa arduratuko da lanez.