Higer bidea. / Hondarribiko Udala

Asteazken eta ostegunean, abuztuak 5 eta 6, Higer bidea itxi egin beharko da errepidearen asfaltatze lanak egiteko, Loraitz eta Alaiak inguruan hain zuzen ere.

Nahitaez Pierre Lhande kaletik igo eta jaitsi beharko da, Kai Berritik, trafikoa arautzeko semaforo bat jarriko delarik.

Txingudiko Zerbitzuak Arrokako biribilgunearen inguruetan egiten ari den Jaizkibel mendiko ekialdeko ezpondako mendi urak jasotzeko proiektuaren urrats berri bat emango da horrela. Gogoratu behar da proiektua 2019ko urrian hasi zela, 14 hilabeteko epea duela eta aurrekontua 2,3 milioi eurotakoa dela.