Hilda dagoen hagiña astearte honetan erretiratuko da

Kasino Zaharrean dago

0
1527

Astearte honetan hilda dagoen Kasino Zaharreko hagiña erretiratu egingo da. Goizeko lehen orduan hasiko dira lanak.

Gonzalo Carrion Zerbitzuetako eta Obretako zinegotziak esan duenez, “aspaldian hasi zen zuhaitza indarra galtzen, eta gaian adituak direnek hil ostean erretiratzea egokia dela esaten digute, segurtasun aldetik egokiagoa da eta”.

“Udalean abian ditugun eta elkarrekin erlazionatuak dauden Harresien Plan Zuzentzaileak eta Zuhaiztiaren Plan Zuzentzaileak esaten dutena kontutan hartuko dugu etorkizunerako erabaki bat hartzeko. Erabakia hartzen dugunean jakinarazi egingo dugu” esan du Carrionek.