Domingotxonea.

Hondarribiko Udalak udal hilerria itxita dagoela jakinarazi nahi du. Soilik lurperatze bat dagoenean irekiko da, eta ekitaldira gehienez 10 pertsonek joan ahal izango dute, ezinbestekoak diren neurriak errespetatuz.

Martxoaren 14ko 63/2020 Erret Dekretuari jarraiki hartutako neurria da, alarma egoerak dirauen bitartean gurtza-guneetan eta zeremonia zibil eta erligiosoak burutzen diren tokietan ezinbestekoak diren erabakiak zehazten direlarik, kasu honetan pertsona kopuruaren inguruan.