Irungo Udala. / Oihana Sanchez

Datorren larunbatean (martxoak 30) Irungo Udaleko areto nagusian, 12etatik aurrera egingo da Hiriaren Urrezko Domina Luis Maria Elorz irundarrari emateko ekitaldia.

Ekitaldia zuzenean jarraitu ahalko da www.irun.org udal webaren eta Teledonostiren bidez. Gainera, kanal honek Hiriaren Urrezko Dominaren entregaren grabaketa bat eskainiko du hurrengo egunetan.